XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikastolako langileok Txetxu Garaikoetxeari erantzunez.

Jasoa dugu Asanblada general extraordinaria de Bizkaiako Ikastolen Elkartea delakoa den eskutiz harrigarria.

Eta harrigarria dela diogunean ondoko puntu hauek hartzen ditugu gogoan.

a.- Guk dakigunez ikastoletako hizkuntza Euskal Herriko hizkuntza nazionala da.

Eta badirudi BIEKkideok oraindik ez zaretela konturatu.

Ba, ea, behin betikoz, ulertzen duzuen, zuen eskutitza erdaraz soilik zuzentzea iraintzat jotzen dugula.

b.- Zuen eskutitzean zera diozue .

Eta langileen eskakizun bati asmoz horrela jarraitzen duzue: .

Ez dugu ulertzen; zeren eta gestio demokratikoa da ala ez da; baina ez da minimoki.

Hau badirudi hitza dantza dela.

Eta gainera zuen promes osoa, gestio demokratikoaren eskakizunaren aurrean, hitzez josia eta mugatua da.

Honek zer agertzen du: interesa, ala, ordea, interes ez da? Izan gaitezen serioak, arren! Ez dezagun entzun: , zeren hau ez baita ezer esatea.

Eta zuek publikoak izateko bokazioa duzuela diozue, baina gestio demokratikoa garantizatu gabe.

d).- Geroxeago, Gobernuak ikastoletara bialdu duen zirkularrarekin ez zagozela bat diozue, baina nork egin du zirkularra? Gobernuak berak bakarrik ala delako batzorde mixtoak (zeinetan zuek ere parte hartzen baituzue)? Ez iezaguzue esan zuok egindako zirkularra ez duzuela onartzen.

Larregi da eta.

Horrela nola sinetsiko dizuegu?.

e).- Zera diozue: . Arren, esango diguzue zein krisi metodo logikoz eta pedagogikoz ari zareten? Zer da krisia zuentzat? Eta nork edo nortzuk dute krisi konkretu horien errua edo erruak?.

f).- Eta gainera krisi horiek ebazteko eskatzen duzue.

Barkatu nork egina? Nola egina? Nork jarria? Nork ezarria? Eta, guk, zer? Guk ez dugu hitzik, ala? Guk ez dugu erabakirik ala? Batzorde mixtokoak soilik duzue, ala? Ikastolen estatutoa bai, baina denon artean egina eta ikastolen publikotasuna posibilitatzen baldin badu.

g).- baina, mesedez, ez duzue estatutoa eskatzen ala? Orduan, eskatzen baldin baduzue Gobernuak eginiko estatutoa lehen bai lehen ezarri daitela, nola esplikatzen duzue ez injeritze hau?.

h).- Batalla sindical dela diozue.

Eta zuena, zer da? Besteena, hots langileen huelga batalla sindical dela diozue, eta zuona zuzentasunaren egipidea, ez da? Guk ez dugu arrazoirik, zuok denak zuenganatzen dituzue.

Ba, begira, inork gogait egin baino lehen amai dezagun.

Guk benetako euskal eskola publikoa lortzea nahi dugu.

Zuekin ezin dugu negoziatu, txantxetan ari zaretela baitirudi, eta gainera ez duzue ez gogorik ez ahalmenik.

Gezur eta promes usteletan ari zarete.

Hemen hau esanaz eta han kontrakoa.

Guk delako Eusko Jaurlaritzaren negoziatzea nahi dugu (eta nahi baduzue har ezazue hor parte eta eska ezazue hori egia bihur dadin), berak duelako beti lehen, azken eta bakarra den hitza.

Gurasooi: Euskal eskola publikoaren alde zaudeten guztiei zera azaldu nahi dizuegu: egin ezazuela gurekin borroka, Gobernuak ikastolen publikotasuna gauza dezan; egin ezazuela burruka gurekin Gobernuak serioski eta denon artean ikastoletako estatutoa egin dezagun; egin ezazuela burruka gurekin nahaste-borraste hau argi dezagun, bakoitzak zer uste duen argi eta garbi jakin dezagun. IRAKASLE TALDE BATEK.